BLOODY Mary
c/ Cipriano Larrañaga, 9
20302 IRUN (Gipuzkoa)
Tlfno: 943 61 43 60
e-mail
contraseña
 
15/09/2017
ANARI y su BANDA - URRIAREN 8 OCTUBRE - AMAIA KZ - IRUN - 20h00

ANARI


URRIAREN 8 OCTUBRE


AMAIA KZ - IRUN


20h00 - 7,40€




Badira obra baten amaiera borobiltzeko erabiltzen diren epilogoak, muinean iradokitako ideia garrantzitsuenak betirako gure buruan iltzatuta geratzeko egileak ematen duen azken mailukada baten modukoak. Erabat lotu gabe utzi den istorio edo pasadizo bati bukaera ematen diote beste batzuk, edo behin kontatu beharrekoak kontatuta, egileak, artelan hori sortzera bultzatu zuten bizipenen edo artelan horrek beragan utzitako aztarnen berri emateko balio izaten dute ere. Honelakoetan, ateen itxiera ikusi eta kisketaren kolpea entzuteko ere gai gara. Baina badira, telesailetako denboraldien azken kapituluetan bezala, ate batzu ixten dituzten heinean beste istorio berri eta posible batzuren ateak irekitzen dituzten epilogoak. 


Anariren “Epilogo” honek, aurreko guztietako bakoitzetik pittin bat duela esango nuke. Gure “Aurrekari penalen” makrojuizio intimorako epaitegiaren ateak itxi eta kalera ateratzeko beharra sentitu dugu danok. Latza, mingarria eta aldiberean, gozagarria eta ederra suertatu da saioa. Horrexegatik, azken mailukada bat gustura jasotzeko prest gaude oraindik, obra zoragarri hura betirako gure bihotzean iltzatuta gera dadin, eta aurrerantzean, noizean behin, parentesi bat eskeiniko diogu gure bizitzetan bere lirika hunkitzaileak astindu gaitzan. Baina, itsas mareak piskanaka jaten duen hondartzaren moduan, gure bizitza horien mugak ikusten hasi gara eta epaiketetarako astirik ez dugu iada. Egindakoak eta esandakoak ezin ditugu ezabatu, eta haiei esker gara gaur garena. Gure gaurko barne produktu gordinean, zauriak eta laztanak, sua eta izotza, pakea eta gerra gordetzen ditugu eta gu, gure buruaren antonimoa izan gaitezkeela ikasi dugu, eta antonimo hori onartzen eta maitatzen hasi ere. Melankolia, hipokondria eta ansiolitikoen gaixotasun kulturaren espetxe erosotik jauzi egiteko unea iritsi da. Beldurrik gabe, itsaslerro infinitoari begiratzeko garaia da.


Guzti hori eta askoz gehiago iradokitzen dit Anariren epilogo honek. “Zure Aurrekari Penalak”-i lotuta dago noski, disko hartarako grabatu eta azkenean kanpoan geratutako abesti edota abesti pusketatik jaio baita, “Laugarren Azalberritzea” moduko kantuen dotorezia okre horrek ederki gogorarazten digun bezala. “Intro”aren goxotasun herrikoiak disko guztiaren tonua aldatzen du, ordea, eta oinarrizko laukoteari han eta hemen gehitu zaizkion artista gonbidatuek ñabardura berri eta freskoak ekarri dituzte. Beñardo Goietxeren ahotsak kontrapuntu pop argitsua ematen dio “Parentesi  Arteak”-i ,eta “epilogo” kantuan,Karlos Osinaga Txap-e adoreak bultzatuta, Anarik aspaldian egin duen doinu pop-rockero garbiena eta ziztagarriena eskeintzen digu. Baina, agian, Audience-ko Ruben Garate-ren esku soinua eta bereziki Ager Isunza-ren biola dira azalberritze honen eragile nabarienak eta “piromania”-ren sentsualitate hipnotikoan  diskoaren harribitxi liluragarrienaren ateak bete betean irekitzen dizkigutenak. Agur, Anari. Kaixo, Anari.  












Hay epílogos que se usan para rematar una obra, como un martillazo final que ayudara a clavar definitivamente sus ideas principales  en nuestra mente. Hay otros que atan cabos que han podido quedar abiertos o los hay que, una vez que se ha contado lo que se quería contar, sirven para que el autor nos cuente los motivos que le impulsaron a crear su obra o las huellas que le ha dejado su elaboración. En estos casos, tenemos la sensación de que una puerta se cierra ante nosotros y casi podemos oir el golpe del pestillo al pasar la última página. Pero también existen epílogos que , como los episodios finales de cada temporada de una serie de TV, a medida que cierran unas puertas abren otras que nos sugieren futuras tramas.


Este “Epilogo” de Anari, tiene un poco de todos los anteriores. Todos hemos sentido la necesidad de cerrar las puertas de ese juzgado en el que se ha desarrollado el macrojuicio íntimo de nuestros “antecedentes penales” y salir a la calle en busca de aire fresco. Ha sido un proceso duro, doloroso y al mismo tiempo extrañamente bello y gozoso. Por eso estamos dispuestos a recibir un último martillazo que clave definitivamente esa maravillosa obra en nuestros corazones para siempre, y de ese modo, en el futuro, podamos hacerle de vez en cuando un parentesis en nuestras vidas para que nos agite con su lírica descarnada y empocionante. Pero, como esa playa que poco a poco desaperece bajo la marea, empezamos a visualizar y sentir lo limitado de  estas, nuestras vidas, y que ya no nos queda tiempo para más juicios. Lo hecho y lo dicho no se puede borrar y gracias a ellos somos lo que somos. En nuestro producto interior bruto hay heridas y caricias, fuego y hielo, guerra y paz, y hemos aprendido a aceptar y amar a nuestros propios antónimos interiores. Es hora de huir de esa cárcel de la cultura de la enfermedad llena de nostalgia, hipocondría y ansiolíticos en la que en el fondo, nos hemos acomodado, y mirar al horizonte infinito del mar sin temor.


Este”Epilogo” de Anari me sugiere todo esto y mucho más. Está obviamente ligado a “Zure Aurrekari Penalak”, ya que proviene de descartes y esbozos de aquel disco, y “Laugarren Azalberritzea” nos lo recuerda con su elegancia solemne, de tonos ocres. Pero el aire acogedor y popular de la “intro” cambia por completo el tono del disco, y los artistas invitados aportan nuevos y frescos matices al sonido “clásico” del cuarteto. La voz de Beñardo Goietexe ofrece un contrapunto Pop luminoso a “Parentesi Arteak” y  la canción “Epilogo”, su ejercicio pop-rock mas fibroso y estimulante en mucho tiempo, se ve magnificamente propulsada por el ardor de Karlos Txap Osinaga. Pero son quizá, el acordeón de Ruben Garate y, especialmente, la viola de Ager Isunza (miembros ambos de Audience), los verdaderos impulsores de este cambio de piel y los que apuntalan la sensualidad hipnótica de “piromania” para convertirla en la joya de esta colección y abrirnos de par en par las puertas para admirarla. Adios, Anari. Hola, Anari.




Antton Iturbe

 
volver